KORRIKAK utzitako biharamuna aitzakiatzat hartuta, Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” Pagasarrin utzi dugu. Eta, noiz hobeto, Santua baino aisialdirako sakratua den aste bat datorrela ikusita.
Non daude ordea utzitako beste liburuak? Aske sentitu nahian mendiz-mendi ibiliko direlakoan nago. Sarritan, hala dela egiaztatu nahian, blogean sartzen naiz haien ibilbidearen pista bat irakurtzeko esperantzarekin, baina...alferrik. Hala ere, motxilatxoan liburua sartu dudanean ez nengoen etsituta ez horixe, ilusionatuta baizik.
Goibel zegoen zerua etxetik atera garenean, eta berehala grisari eusten, euri tanta batzuk sentitu ditugu buru gainean. Gu ikaratu nahian bazenbiltzatela zirudien, baina zertxobait gehiago behar zen gaur markatutako helburuari ez eusteko, eta aurrera jarraitu dugu. Pagasarrirako bidean lehenengo aldapa gogorrak hasi direnean ... hortzak estutu, pinoi ñimiñoa jarri –klick-klick-klick, sartu ote ditut zortziak jadanik?-eta aurrera jo dugu.
Goriko auzokideak, gurekin erreparatu gabe, baratzean lanean ziharduten uzta berrirako lurra prestatzen. Korrikan erabilitako Lizardiko kamiseta termikoak –ala teknikoak?- izerdia etengabe kanporatzen ziharduen. Gero, zirimiriarekin nahastuta, izerdi urtsua osatzen zuen, sinbiosi paregabe batean, non zein den zein jakitea ezinezkoa bihurtzen zen.
Mendizale batzuekin egin dugu topo –aupa, aupa- ez askorik ordea.
Pagasarrirako bideak 20 urte ukitu gabe egon eta gero, azkenean, konpondu dituzte. Baliteke aurtengo euriteak derrigortuta. Horri ezker, burua lurretik altxatzeko parada izan dugu, eta konturatu gara hemendik gutxira – ehun urte gutxi gora behera- Pagasarriko magalak berriro ere pagoen kolorekoekin jantziko direla, eta poztu egin gara. Eta poztu egin
gara ere aterpea begiztatu dugunean eta harago, buzoia dagoen tokiraino abiatu gara gure misioa betetzeko asmoarekin. Buzoia liburuaren tamainakoa edo liburua buzoiaren tamainakoa? Batek daki.
Liburua ere bere termikoan sartu dugu, oraingoa plastikozkoa, bizirik badago ere, ez du transpiratu behar, eta bertan zain utzi dugu. Gero, aterpean, salda bero bana hartu beheko suari begira. Bilbao- Nueva York- Pagasarri. Zeregina bete dugu. Beste liburu bat lau haizetara zabaldu dugu. Goza dezazuela.