
Elorritxogane mendia 721 m. (Laudio)
Izara gainean ditu amak eskuak. Geldi. Harrizkoak dirudite. Zainetako odola ur geldi bihurtu zaiola ematen du. Ospitalearen izena estaltzen dute haren eskuek, inguratzen zaionari non dagoen ezkutatu nahiko balio bezala. Lo egonda ere, inor ez arduratzeko ahalegina egingo balu bezala. Urtetan hamaika hasperen eta etsipen sukaldeko amantalean sikatuz gorde dituen modura, oihalean estanpatutako ospitale hitza ezkutatzen saiatzen ari da o
