70eko hamarkadako Erroman kokatu du Fertxu Izquierdok bere lehen eleberria, zinema eta errealitatea lotuz
1972an heldu zen Bruce Lee Erromara, bere hirugarren filma zen The Way of the Dragon grabatzera. Chuck Norris borrokalari estatubatuarraren eta Leeren Koliseo aurreko norgehiagokarekin bukatzen da filma, borroka arteen zaleek mendeko borroka deitzen dutenarekin, eta hori hartu du Fertxu Izquierdok Pamiela argitaletxearekin atera duen bere lehen eleberriaren izenburutzat: Mendeko borroka (Assalto a Roma).
Ez da hori liburuan kontatzen den borroka bakarra, ordea, beste gatazka bat azaltzeko erabiltzen baita Leeren eta Norrisen artekoa: Italian 70eko hamarkadan izandakoa, hain zuzen ere: «faxismotik datorren gizarte baten eta gizarte justuago baten alde lanean dabilen jendearen arteko borroka». Boterea lortzera hel zitekeen alderdi komunista Italian (PCI), Izquierdoren iritziz, «estoldetako borrokengatik» izan ez balitz, eta gertaera horiek hartu nahi izan ditut abiapuntutzat.
Erroma erreala, eta zinematografikoa. Zinema eta errealitatea, fantasia eta historia etengabe elkar gurutzatzen baitira Izquierdoren eleberrian. Felliniren filmei eginiko keinuak, italiar kantagintza, gertakari historikoak, literatura, kantagintza... eta gastronomia hori guztia bilduz, mahaiaren edo Italiako jakiren baten inguruan garatzen baitira kontakizun guztiak. Hori da eleberriaren egitura ere, menu moduko bat, atalez atal; Antipasto, Primo Piatto, Secondo Piatto eta Contono.
Gure iritziz liburu atipikoa eta sorpresaz betea da, horretxegatik pasaden larunbatetik (09-11-27) prest dago bere ibilaldia hasteko Udalaitz mendian utzi baikenuen zuen gozamenerako.
iepa!
ErantzunEzabatuatzo (09-12-01) elur pixkat aurkituko genulakuan udalaitzea iyo ta azkenian elur askoik ez baño liburu honekin bueltatu giñan. Oso ekimen interesgarri eta aberatsa iruitu zitzaigun eta irakurri bezain laxter utziko det euskal herriko beste mendiren batian.
Axier