2011/12/01

FW: galdera blogari buruz


 

From: andoaek@hotmail.es
To: ordizia@aek.org
Subject: galdera blogari buruz
Date: Wed, 30 Nov 2011 19:30:45 +0200

Kaixo lagunak!
 
Blog bat egin nahi dugu eta gustatuko litzaiguke ondorengo galderak eratzutea.
 
Adibidez:
 
-  Zergatik sortu zenuten blog bat?
-  Euskaltegi osoak parte hartzen al du?
-  Zerri buruz idazten duzue?
-  Zer maiztasunarekin idazten duzue?
-  Blogean idaztea, erraza ala zaila al da?
-  Badaukazu arduradun bat? eta beti da berdina?
-  Iruzkin asko jasotzen duzue?
 
Zuen erantzunaren zain gaude.
 
Besarkada bat eta eskerrik asko!!
 
 
       Andoaingo euskaltegiko ikasleak
 

2 iruzkin:

  1. Anonimoa18:06

    Oso galdera interesgarriak, zer erantzun izango duzue, ezta?

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa22:06

    Kaixo Andoaingo euskaltegiko ikasleak,

    Lizardi kide bat naiz eta zuei erantzuten ahaleginduko naiz.

    Lehenengo eta behin txarto ulertze bat argitu nahi dut. Gu ez gara Lizardi Euskaltegikoak gu, Lizardi Mintza Elkartea gara. Elkarte hau orain dela 22 urte sortu zen eta helburu nagusia zuen Bilboko jendeari aukera ematea aisialdian euskara erabiltzeko. Zentzu honetan, ekintza ezberdin antolatzen ditugu helburu horrekin gehienetan mendia eta kirolarekin lotuta.

    20. urteurrena zela eta ekintza berri bat bururatu zitzaigun:liburu ibiltaria. 20 liburu erosi genituen -euskaraz idatzitakoak- eta, irakurri eta gero, Euskal Herriko mendi tontor batean utzi behar genuen. Uztearekin batera blogean sarrera bat sartzen genuen kontatzeko bai liburuari buruzko zehaztasunak zein mendiari buruzkoak edota biak uztartzen bizi izandako momentuko esperientzia. Liburu bakoitzean pegatina batean azaltzen genuen ekimena zein zen eta blogearen helbidea ere jendea bertan sartzeko eta idatz zezan.

    Euskal Herriko mendiak hain euskaldunak izanik ekimen polita iruditu zitzaigun. Emaitza blogean duzue. Liburuen aztarna aspalditik galdu dugu baina, ni neu behintzat, mendira joaten naizen guztietan postontzira abiatzen naiz ea libururik dagoen eta Gabonetan Erlo mendian liburu berri bat askatu dut neguko epeltasunean inork dastatuko duen asmoarekin. Baliteke, Euskadi Irratiko esatariak esan zigun bezala, asko eskatzea, mendizalea, irakurlea, blogaria, idazlea, e.a. baina Euskal Herrian hori topatzea posiblea bada ere inork ez zuen esaten baldintza guztiak pertsona batek bete behar zituen aukera ere bazegoen elkarlanerako.

    Oraindik aurrera inoiz postontzi batean libururik topatzen baduzue…badakizue zer egin behar duzuen. Zaila ote den?

    ErantzunEzabatu