2009/10/15

Zoaz Infernura laztana

Anjel Lertxundiren liburua Gaztelumendi mendia Berreaga mendilerroan dago, Larrabetzu aldean. Mendi honek Txorierri eta Butroe haranak banatzen ditu.
Gaztelumendik 311 metroko altuera du.

Mendi honetan Espainiako Gerra Zibilaren hainbat aztarna dago. Izan ere, mendi hau Burdinezko Gerrikoan zegoen. Gainera, tropa faxistek gerrikoa mendi honetatik apurtu egin zuten.

Eta gaur Larrabetzuko ume ausarten taldea gailurreraino abiatu da “liburu ibiltaria” liberatzeko asmoz...



Arrakasta erabatekoa izan da, argazkietan ikus daitekeenez...

4 iruzkin:

  1. Goio15:40

    24 ordu beranduago liburuak gailurrean jarraitzen du...inork ez du topatu...edo agian, tituluarekin ikaratu eta...ospa egin du korrika bizian...

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa11:20

    Eskerrik asko, ume ausartok, opari ederrarengatik.
    Anjel Lertxundi

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa00:52

    Gaur goizean (zelango hotza) Gaztelumenditik buelta emon dot bizikletaz, eta hantxe tope dot liburua. Amaitzen dotenean (lasai, astiro irakurtzen dot) beste mendi batetara eroango dot.
    Gorka

    ErantzunEzabatu
  4. Anonimoa20:59

    Barkatu berandutzeagatik. Pasa dan domekan, azaroak 15, liburua Ganguren mendiko tontorrean itxi neuen. Gaur goizean, azaroak 21, barriro igo naz eta liburuaren arrastorik ez. Nonori antza interesatu jako eta irakurtzeari ekin deutso. On egin. Ia zein tontorretan agertzen jakun hurrengoan.
    Gorka

    ErantzunEzabatu