2009/02/03

20 urte 20 liburu

Lizardi Mintza Elkarteko kideentzat urte berezia da aurtengoa. Orain dela 20 urte elkartea sortu zen, eta ez da lan makala halako elkarte batek hogei urte betetzea. Lagun batek bere liburuan idatzi zuen bezala: “Lizardik euskara eta gozamena elkartzen ditu”. Eta hori da, hain zuzen ere, gure helburua: gustuko ekintzak partekatuz –mendia, kirola, musika edota kultura-, euskararen erabilera bultzatzea. 20. urteurrena dela eta, 20 mendi tontorretan 20 euskal idazleren liburu utzi ditugu. Hauetariko bat topatuz gero, hona hemen egin beharrekoa:

  • Irakurri eta gozatu, eta gozamen hori konpartitzeko...
  • …beste mendi tontor batean utzi beste mendizale irakurle batek irakur dezala.
  • Gure web orrian sartu eta konta iezaguzu non topatu eta non utzi duzun eta, nahi izanez gero, irakurritako liburu eta baita ekimen honen inguruan zure iritzia jakinarazi. Bene-benetan eskertuko dizugu.

1 iruzkin:

  1. Anonimoa19:13

    Oso ideia ona 20. urteurrena dela eta blog bat zabaltzearena. 20 urte 20 liburu ekintzaren barruan gure gustuko liburuak gomendatzeko erabili ahal dugu. Nik adibidezirakurri berri dut Karmele Jaioren "Zu bezain ahul" eta asko gustatu zaidanez mendi tontor batean uztea gustatuko litzaidake. Aukerarik balego, Anboton utziko nuke Anbotoko Mari agian irakurtzera animatuko delako ustean.

    ErantzunEzabatu