2009/02/03

Liburu Ibiltaria

Ongietorria eman nahi dizugu liburuen maitaleen komunitatera. "LIBURU IBILTARIA" zer den zure buruari galdetuko diozu. Denbora eta espazioa zeharkatzen duen abentura bat da. Muga geografikoak ezagutzen ez dituen irakurleen talde bat da. Atsegin al dituzu liburuak? Ondo, gure kideek askatzen dituzten liburuak dohainik dira..., baina liburuak askatzearen ekintza bera da abentura honen bihotzera iristen dena. Liburuak elkar trukatzen inoiz ez da kitzikagarriagoa izan "LIBURU IBILTARIA"-rekin baino. Gure helburua, besterik gabe, mundu osoa liburutegia bihurtzea da.
Foro honetan, aurkitu duzun liburuari buruzko iritzia eman ahal duzu: kritika, puntuazioa eta gomendioak.

7 iruzkin:

  1. Anonimoa22:36

    Oso ideia ona 20. urteurrena dela eta blog bat zabaltzearena. 20 urte 20 liburu ekintzaren barruan gure gustuko liburuak gomendatzeko erabili ahal dugu. Nik adibidezirakurri berri dut Karmele Jaioren "Zu bezain ahul" eta asko gustatu zaidanez mendi tontor batean uztea gustatuko litzaidake. Aukerarik balego, Anboton utziko nuke Anbotoko Mari agian irakurtzera animatuko delako ustean.

    ErantzunEzabatu
  2. Ideia polita, bai horixe; baina zeintzuk dira 20 tontorrak? Eta 20 liburuak?

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa09:34

    Zeintzuk diren 20 tontorrak eta 20 liburuak gutxienekoa da, zeren mendiz mendi ibiliko direnez edozein mendi tontorretan topatu ahal baititugu, zorte apur batekin noski!

    ErantzunEzabatu
  4. Anonimoa14:15

    Irakurle amorratua zara, baina krisialdia dela eta liburuak erosteko dirurik ez? Ba…zortea duzu, lehenengo liburua jadanik zure zain dago dohainik. Hori bai, lortzeko izerdi apur bat bota beharko duzu Belatxikietan utzi dugu eta. Liburua bere bakardadean dago zure zain. Lehenengoa izateagatik ez duzu izerdi asko bota beharko, baina sasoian jarri. Oraindik aurrera Euskal Herriko edozein tontorretan topa dezakezu libururen bat. Orain aukera bikaina daukazu Euskal Herriko mendiak ezagutzeko. Gozatu eta konta iezaguzu non utziko duzun, baina lehenago ez ahaztu irakurtzea. Aurten liburuak ere mendizale bihurtuko dira, ez egin uko aparteko aukera honi.

    ErantzunEzabatu
  5. Anonimoa10:41

    hogei urte pasatu dira jada! alajaina zenbat poza eta irribarre lizardiko jendearekin pasatutakoak , beno lagunak segi aurrera eta laster korrikan ikusiko gara eta tontorreko liburu batekin baldin bada askoz hobe!
    zorionak denoi
    mikel.

    ErantzunEzabatu
  6. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  7. Anonimoa09:41

    OOOoooohhhh!!! Euskal Herriko tontortxoak bisitatzeko aukera politte bada, ezin hobea! Orain beste irrika bat izango degu asteburuen mendira juteko. Haize boladak ezin eraman izan dituen idatzitako hitzak arnasteko goguekin igoko gara. Beharbada, asmoa adoptatu eta Euskal Herriko tontortxoetan hitz, pentsamendu, ilustrazio eta esaldi gailurrak eraikitzen hasiko gara, guztiak gero, metalezko kutxan eta bakardade terapeutiko baten babesean uzteko.

    ErantzunEzabatu