2009/02/08

Liburua bere bakardadean

Belatxikieta mendia (Zornotza)

Lehenengo liburua askatu dugu eta pozik geratu gara. Askatasunak ematen duen pozarekin. Pozik bai, baina baita kezkatuta ere. Gurasoek seme-alabei askatasuna ematean sentitzen duten kezkarekin.Hotza egiten zuen liburua askatu genuen egunean.Haize boladak zakarrak ziren, eta izozteko marka “zuri” poltsatxo barruan babestu genuen, hotzaz eta haizeaz anparatu nahian.


Nork irudituko ditu liburuaren pertsonaiak? Nork emango dio bizitza liburu birjen honi? Aire bolada batek galderak zabaldu zituen Euskal Herrira. Momentu hunkigarria izan zen benetan.

Bertan historiko batzuk bildu ziren, Josune, “lehenda”, Joseba, Frasko eta Juankar, besteak beste, eta denbora eta lanaren poderioz, historiko bihurtu diren beste batzuk, Koldo, Jesus, Itziar, Arantza...eta Rakel eta Klemen ere, beste era batera, baina gurekin egon ziren. Denok, orain dela hogei urte bezain sasoian eta gogotsu daudela erakutsi zuten. Mateo Alemanek esaten zuen bezala: “Gaztaroa ez da bizitzaren etapa bat, arimaren izaera baino “.

Gero, mundu zabalean zehar, eta Euskal Herrian zer esanik ez, horrelako ekintzak ospatzen diren moduan, sagardotegi batera bapo bazkaltzera elkarrekin joan ginen.

20 urtean gure aukera euskaraz egin dugulako, korrika hamaseigarrenaren urte honetan, “20 urte 20 liburu” ekimen honi, ongi etorria eman genion.

Portzierto, Joan Maiak Korrika 16.erako egindako proiekzioa benetan ederra eta hunkigarria bere xumetasunean. Ez galdu. Eta hemendik, eskerrik asko Jon Maia eta bere taldekideei.

1 iruzkin:

  1. Anonimoa09:39

    OOOoooohhhh!!! Euskal Herriko tontortxoak bisitatzeko aukera politte bada, ezin hobea! Orain beste irrika bat izango degu asteburuen mendira juteko. Haize boladak ezin eraman izan dituen idatzitako hitzak arnasteko goguekin igoko gara. Beharbada, asmoa adoptatu eta Euskal Herriko tontortxoetan hitz, pentsamendu, ilustrazio eta esaldi gailurrak eraikitzen hasiko gara, guztiak gero, metalezko kutxan eta bakardade terapeutiko baten babesean uzteko.

    ErantzunEzabatu